XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hemen tensio bat nabari da lehen kristauekin.
Jesusek, Satan, bere heriotz-biztueran menderatu zuela predikatzen bait zuten lehen kristauok.
Tradizio hau ez da, bada, haserako elizak asmatua; pazko-aurreko tradizioa datza hemen.
Indartsua menderatuaren parabola hau gertaeraren baten aipamena da.
Zerena? Markosek dakarren bataioarena, noski.
Lukasek, Satan, diszipuloen salatzailetzat dakar Jainkoaren aurrean, eta Jesus, Simon Pedroren babesle.
Esaldiok, azken batetan zera adierazten dute: Jesus berak hitzegin ziela diszipuloei Satan-ek eraso zion tentaldiaz, eta haren aurkako bere borrokaz eta garaipenaz.
Zer dela eta konfidentziok?.
Diszipuloak berak ere tentaldi-egoera berdinean aurkitzen zirelako: Mesias politiku baten esperantzaren tentazioan.
Tentazio honen aurrean haik sendotzeko bere esperientzia eta nola bentzitu zuen adierazi zien.
Kontakizunen sentidua.Zerk eragin zion Jesusi agerian predikari hastera?.
Pazko aurreko tradizio zahar baten arabera Bataioan hark dastatu zuen esperientziak,
Testamentu Berrian 21 bider azaltzen da, eta 20 kasutan
Sentidua ez da inolare, Jesus, bekatu batera zirikatua izan zela eta hark ezetzari eutsi ziola tentaldian.
Ez da hori kontua.